Aspernen paperak
€8,00
Author : Henry James
Koxka bat estuagorekin batera hau da Henry Jamesen narrazio laburretan ezagunenetakoa.
Jeffrey Aspern olerkari bikainak hiltzean utzitako paper guztiak Bordereau andereñoak gordetzen dituelako zurrumurrua iristen da haren miresle itsu baten belarrietara. Bordereau andereñoa Veneziako jauregi batean bizi da aspaldidanik mundutik erretiraturik. Iritsezina da edozeinentzat. Baina gure mireslea paper horiek eskuratzeagatik prest da edozertarako. Ordaindu beharreko prezioa, ordea, uste baino garestiagoa da… Aspernen paperak historiagile eta biografoentzako alegia leziatzailetzat hartua izan da, baina, dudarik gabe, hori baino gehiago da.
“Neure bizi-urratsok, bada, hona ekarri naute azkenean: aseptikotasun erosoz itzulpena esaten dioten hizkuntzaldakuntzazko trabestismo larri honetara. Ni nauzue orain istorio honen egilea, zuek onartu beharreko iruzur jatorrez. Zeharo hondoratzeko puntuan ere dotoreziari eutsi nahi liokeen veneziar baten ahotan irudikatzen dudan lelo hirukoitza aplikatu nahi izan diot euskarazko neure ume honi, gainerakoei bezala, Henry aita ere ados delakoan: amore, umore, rigore.”
Itzultzailea: Juan Garzia Garmendia.
William James filosofo ospetsuaren anaia 1843ko apirilaren 15ean jaio zen New Yorken. Londres, Paris eta Genevan ikasi ondoren, 1875ean Ingalaterran finkatu zen eta 1915ean ingeles herritartasuna lortu zuen. Jamesen lanaren ezaugarriak erritmo motela eta pertsonaien deskribapen sotilak dira, gertakari dramatikoak edo argumentu konplexuak baino gehiago. Jamesek ingeles eta estatubatuar literaturetan izan zuen ospea ez zen 1940ko hamarkadara arte sendotu. Bere pertsonaien barne bizitzaren deskribapen zehatzak barne bakarrizketaren aitzindarietako bat bihurtzen du.