Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Edale santuaren kondaira

Edale santuaren kondaira

14,00

Author : Joseph Roth

Andreas Parisko zubipeetan lotokia duen arlote bat da. Baina halako batean ongile bat suertatu zaio bidean eta berrehun libera eman dizkio bere premiarik larrienei aurre egiteko.

 

Andreasek -ohoreko gizona baita- ezin du dirua besterik gabe onartu, eta ados jarri da bere ongilearekin. Mailegatutako diru hori ez dio hari itzuli beharko, baizike ta St. Marie des Batignollesko apaizari, hurrengo ingandeko meza bukatu orduko. Eta Andreas saiatuko da emandako hitza betetzen, baina behin eta berriz oztoporen bat jarriko zaio traban: Karoline, aspaldi maite izan zuen emakumea; Woitech, ematzeetan berarekin laean aritutako aspaldiko lagun bat; azken-aurreko tragoa egin beharra…

 

Itzultzailea: Matías Múgica.

SKU: Lit-16 Saila Etiketak: , ,

Joseph Roth

XX. mendeko Europa erdialdeko prosaren adierazlerik onenetakotzat hartzen da. Literatura eta Filosofia ikasi zituen Lemberg (gaur egungo Lviv, Ukraina) eta Vienako unibertsitateetan. Vienan eta Berlinen kazetari aritu zen, eta handik naziak boterera igo ondoren alde egin behar izan zuen, judutar jatorriagatik. Azkenean Parisen finkatu zen, baina alkoholismoan erori, eta, azkenean, 1939an hil zen, Bigarren Mundu Gerra hasi baino hilabete batzuk lehenago.

Itzultzailea

Matías Múgica (Iruñea, 1961). Filologia Klasikoa ikasi zuen, eta Itzulpen Masterra egina du. Nafarroako Administrazioan lan egin du itzultzaile eta editore. Hainbat autoreren lanak itzuli ditu, besteak beste L.F. Céline, Joseph Roth, Goethe, Boccaccio eta Maupassantenak, Igelan ia guztiak. Itzulpen onenaren Euskadi Saria jaso zuen 2017an Testamentuaren itzulpenagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

96

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-39-1

Argitaratze data

2001/10/02

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!