Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Pereirak dioenez

Pereirak dioenez

17,00

Author : Antonio Tabucchi

Pereira kazetari zahar bat da, Portugalen, Salazarren diktaduraren une gogorrenetan, egunkari kaxkar bateko orrialde kulturalaz arduratzen dena. Pereira iraganean iltzatua dago, bere emaztea izan zenaren oroitzapenetan, baina kolaboratzaile bat behar du orrialde kulturalerako. Bizitzaren aldeko apustua egiten duen bikote gazte batek –Monteiro Rossi eta Marta bere emaztegaia– eta haiekiko harremanak kontzientzia azterketa sakona eginaraziko diote eta, ondorioz, aldaketa sakona gertatuko da bere barrenean.

 

Nobela honetan, epailearen aurreko testigantza edo deklarazioa balitz bezala, bere barreneko aldaketa horren berri emanen digu, zintzotasunaren eta askatasunaren aldeko hautuaren fruitu.

 

Itzultzailea: Fernando Rey.

SKU: Lit-33 Saila Etiketak: , ,

Antonio Tabucchi

Fernando Pessoa idazle portugaldarraren lanek piztutako interesa, Hizkuntza eta Literatura Portugesa irakatsi zituen unibertsitatean. Parisera ere bidaiatu zuen poeta portugaldarraren Tabacaria poema-liburua aurkitu zuenean. Idazle konprometitua zen, eta Damasceno Monteiroren buru galdua eleberriarekin, obran agertzen zen kasuaren berrikuspena lortu zuen, herritar portugaldar baten hilketa ebatziz. Tabucchik epistolar generoa ere landu zuen, hartzailerik gabeko gutunekin.

Hein handi batean Pereiraren hausnarketek osatzen dute liburua, baina lehenbiziko pertsonan emanak egon beharrean, beste norbaiti kontatu ondoren —”Testigantza bat” du liburuak azpititulua— beste horrek idatziz jarri izan balitu bezala daude emanak, liburu guztian zehar “Pereirak dioenez” formula erabiliz —”Sostiene Pereira”, jatorrizkoan—. Protagonistaren bilakaera erakusten duten pentsakizun eta gogoeta horiekin batera, ugari dira nobelan zehar aipamen literario eta historikoak, baina, hala ere, liburuak badu halako arintasun eta soiltasun berezi bat. Esan dezagun, bide batez, euskarazko itzulpenak ondo gorde duela ezaugarri hori. Bestela bezala, ordea, gai sakon eta mamitsua jartzen du Tabucchik mahai gainean, eta, ondorioz, galdera ugari ere bai: zer jokabide izan behar dugu inguratzen gaituen errealitatearekin?, zenbateraino egin dezakegu ez ikusiarena?, zer prezio du konpromisoak?…

Ander Irizarrek, 2006ko azaroaren 27an.

Pertsonaiaren hautuan eta hari emandako sakontasun, konplexutasun eta biribiltasunean datza, ziurrenik, obra honen erakargarritasun eta iraunkortasuna, hein handi batean. Izan ere, Tabucchik pertsonaia zalantzati, ahul bat marrazten du, iraganera begira bizi dena, heriotzak obsesionatua, bere baitara bildua, eta bere ekintzen eta jarreren zergatiak azaltzerakoan, erantzun gisa “ez dakit” baino askoz gehiago esaten asmatzen ez duena. Tabucchik ez du heroismoa darion intelektual engaiatu eredugarririk aurkezten; haatik, sinesgarriagoa eta hurbilagoa egiten den gizaki hauskor bat marrazten du, bizitzaren norabidea pauso baldarrez erabakitzen duena.

Ibon Egañak, 2006ko azaroaren 26an.

Itzultzailea

Fernando Rey (Iruñea, 1961). Nafarroako Unibertsitatean medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen, eta Nafar Gobernuko itzultzailea da 1988az geroztik. 30 liburutik gora itzuliak ditu, horietako gehienak Igelan. 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuen Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana itzultzeagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

179

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-67-4

Argitaratze data

2006/10/09

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!