Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Mintaka  /  Zerua gainbehera dator

Zerua gainbehera dator

16,00

Author : Lorenza Mazzetti

Eleberri autobiografikoa da, zehazki idazlearen haurtzaroa kontatzen duena. Lorenza eta bere ahizpa osaba-izeben Toscanako etxean bizi ziren txikitan. Familia aberatsa zen, judua, Einstein abizenez (Lorenzaren osaba fisikari famatuaren lehengusua zen). Zoritxarrez, abizena kondena bihurtu zitzaion familia honi, Hitlerrek pertsonalki eman zuenean Albert Einsteinen senide guztiak hiltzeko agindua. 1944an, erretiratzen ari zirenean, naziek sarraskiak eragin zituzten hainbat tokitan, baita Toscanako Villan ere.

 

Orduan gertatu zena kontatzen du barru-barrutik Lorenza Mazzettik, nola irentsi zion gerrak haurtzaroa: «Gure deitura (ama hila baitzen) Einstein izan beharrean Mazzetti zelako barkatu ziguten SSek bizia».

 

Itzultzaileak: Fernando Rey eta Xabier Olarra.

SKU: Min-08 Saila Etiketak: , , ,

Lorenza Mazzetti

Erroman jaioa, bere ahizpa bikia Paolarekin batera hazi zen Toskanan, bere aitaren arreba Cesarinarekin. 1950eko hamarkadan Mazzetti Londresera joan zen Slade School of Fine Art-en ikasten jarraitzeko, eta bi film egin zituen Erresuma Batuan. Togetherekin Cannesko jaialdian parte hartu zuen 1956an. 1959an Italiara itzuli zen eta Cesare Zavattinirekin lan egin zuen. Zuzendari gisa, film laburretan lan egin zuen batez ere. 1961ean idazle moduan debuta egin zuen, eta Viareggio Saria irabazi. Margolari gisa, Album di famiglia erakusketa aurkeztu zuen Erroman, Italiako Kultura Ministerioak bultzatuta, eta Italiako eta Europako hainbat hiritara eraman. Perché sono un genio izeneko dokumentala berari eskainia dago.

Txikitasunetik idatzitako eleberria da Zerua gainbehera dator, helduen mundua ulergaitza zaion haurraren begiradatik eraikia eta, era berean, zerua gainbehera bezala gerra etortzen denean, hari kontra egiteko ahulegia den pertsonaren begietatik sortua. Lorenza Mazzettik eleberriaren amaierako eskaintzan honela idatzi zuen: “Bizirik gelditutako guztiek berekin daramate pribilegio horren pisua eta testigantza eman beharra”. Testigantza hunkigarria duzu, irakurle, Zerua gainbehera dator hau, irakurketa zinez gomendagarria.

Alex Gurrutxagak, 2012ko azaroaren 25ean.

Haurraren ikuspegitik osatua da narrazioa, eta horrek ematen dio indarra, grazia eta tentsioa nobelari. Txunditu egiten du sarri bi neska protagonisten imajinarioak eta dotrinan ikasitakoari ematen dioten balioak. Baita maitasuna tengabe aipatu beharrak eta jendea horren arabera mailakatzeak ere.

Garbiñe Ubeda Goikoetxeak, 2014ko abuztuaren 3an.

Itzultzailea

Fernando Rey (Iruñea, 1961). Nafarroako Unibertsitatean medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen, eta Nafar Gobernuko itzultzailea da 1988az geroztik. 30 liburutik gora itzuliak ditu, horietako gehienak Igelan. 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuen Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana itzultzeagatik. Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

178

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-939459-4-7

Argitaratze data

2012/10/24

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!