No products in the cart.

  /    /  Literatura  /  Pasio hutsa

Pasio hutsa

Author : Annie Ernaux

Iazko irailaz geroztik gizon baten zain egon naiz, haren deiaren eta bisitaren zain. Horretaz gain ez dut besterik egin.

 

Deskatalogatuta.

 

Itzultzailea: Joseba Urteaga.

SKU: Lit-18 Kategoria Etiketak: , ,

Annie Ernaux

Lillebonnen, Itsas Senan jaio zen 1940an. Arrakasta komertziala eta kritikaren estimua uztartu dituen idazlea da: Renaudot saria (1984) eta Hizkuntza frantsesaren saria (2008) eskuratutakoa da, besteak beste. Autobiografia eta autofikzioa landu izan ditu. Letra modernoen irakasle ibili zen. Iritzi politikoak eta ikuspegi soziologiko jakin bat antzematen dira bere autofikzio obretan: arrazismoaren eta aporofobiaren kontra, klase eta generoen arteko berdintasunaren alde. 2022ko Literaturako Nobel Sariaren irabazlea ere bada.

Liburu laburra da Pasio hutsa, ez akaso, eta eskerrak, borobila, bai erzduna, gorabeheratsua, kolpe batez irakurtzen dena, baina inor bere txokoan eroso uztea baino beste edozer lortzen duena. Bueltan datorrena ez dela xamurra, alegia. Bukatzeko, ez alferrik, korolario hau dauka: “Haurra nintzenean, niretzat luxua larruzko berokiak ziren, gau-soinekoak eta etxe dotoreak itsasertzean. Gero uste izan nuen bizimodu intelektuala eramatea zela benetako luxua. Orain pentsatzen dut badela ere gizon edo emakume batenganako pasio bat bizi ahal izatea”.

Aritz Galarragak, 2011ko azaroaren 17an.

Bere bizitzako pasadizoak bihurtzen ditu literatura Ernauxek, eta liburuan bertan aurreikusten du “autobiografikoa da?” bezalako galderei egin beharko diela aurre liburua kaleratu orduko. Baina, agian, egin beharreko galdera beste bat litzateke: axola al du benetan autobiografikoa izateak?, izan ere, aldatzen ote du ezertan liburuaren irakurketa edo liburuaren kalitatea istorioaren benetakotasunak? Irakurle bakoitzak erantzun beharko dio galdera horri, baina sentipena dut narrazio honek berezkoa duela indarra, testuaren barneko koherentzian eta sinesgarritasunean bilatu behar dela idazlearen maisutasuna. Gainerako guztia bigarren mailakoa, izatekotan ere osagarria dela.

Ibon Egañak, 2003ko urtarrilaren 25ean.

Pasio hutsa pasio bero, zoro eta artega baten kontaketa ezin hotz, arrazional eta sosegatuagoa da, eta narrazioak baditu, gainera, paradoxa hori muturreraino eramaten laguntzen duten bi elementu indartsu: lehen pertsonaren erabilera eta mugarik gabeko zintzotasun biluzia.

Juan Luis Zabalak, 2002ko azaroan.

Deskribapena

Joseba Urteaga. Igela argitaletxea sortu zuten hiru lagunetako bat izan zen, 1989an. Frantsesezko eta ingelesezko literaturaren ale garrantzitsuak ekarri izan ditu bildumara: Annie Ernaux, Truman Capote edo Henry Jamesen lanak itzuli ditu, esaterako.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

67

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-49-0

Argitaratze data

2002/10/04

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!