Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Mintaka  /  Catriona

Catriona

15,00

Author : Robert Louis Stevenson

Catriona, Stevensonek idatzitako azken nobela, Bahituaren jarraipena da, eta liburuaren azpitituluan bertan esaten zaigu David Balfourrek jaioterrian eta atzerrian izandako abenturen oroitzapenen segida dela. Eta bertan jasota daudela Appingo erailketaren ondoriozko gertaera zorigaiztokoak, besteak beste.

 

Baina, oroitzapen horietan, David Balfourrek batez ere kontatuko digu nola maitemindu zen Catrionaz eta lehen amodio horren gorabeherak testuinguru ilun horretan.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Min-14 Saila Etiketak: , ,

Robert Louis Stevenson

Idazle eskoziarra izan zen. Ingelesezko literaturako erromantizismo berriaren ereduetako bat da: eleberriak, poesia, saiakerak eta bidaia-kronikak idazten zituen. Idazle askok miretsi zuten, hala nola, Jorge Luis Borgesek, Ernest Hemingwayek, Rudyard Kiplingek edo Vladimir Nabokovek. Idazle garaikide hainbatek arbuiatu zuten ospe handiegia zeukalako eta ez zelako modernismoaren definizioan sartzen. Geroago, kritikoak Stevensonen ospetik haratago begiratzen hasi eta literaturaren betiko izen handien artean tokia egin izan diote. Euskaraz itzulitako bere lanak dozenatik gora dira.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

382

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-949795-8-3

Argitaratze data

2019/09/29

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!