Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Familiako lexikoa

Familiako lexikoa

19,00

Author : Natalia Ginzburg

Hau da Natalia Ginzburgen libururik intimoena. Bere familiako lexikoa du oinarri, azalean behintzat. Familiako hitzek, esaldiek eta esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatuko dizkigu.

 

Bere familia-kronika osatzen duten lehengaiak, hots, heriotzak, jaiotzak edo maitasunak erabiliz, azalduko ditu Natalia Ginzburgek faxismoaren gorakada, Bigarren Mundu Gerra, hala nola Levi familiaren eta haren lagunen gorabeherak. Hitz propioek ekartzen dizkioten oroitzapenen bidez biziaraziko digu bere familiako giroa, baita XX. mendeko Italiakoa ere.

 

Itzultzailea: Fernando Rey.

SKU: Lit-26 Saila Etiketak: , ,

Natalia Ginzburg

Idazle eta editore italiarra. Familia judu eta antifaxista batekoa izateak markatu zion bizitza. Faxistek senarra erail zioten. Gerraostean Einaudi argitaletxeko editore hasi zen, Turinen. 1983an Italiako Alderdi Komunistako diputatua izan zen. Hiru eleberri argitaratu dizkiogu Igelan.

Horrelako literaturak gizaki xeheen eguneroko gertaerak, bizitza, heroi eleberri bihurtzen laguntzen digu. Eskuz paratu zuen lehenengo idazketa, txiki-txikitatik mainadaren albiste emateko guraria betetzeko. Autobiografiek, Ginzburgen iritziz, arriskurik ere badute: bestela baitakoan, fikzioa benetako jazoeren gomutekin nahastuz joatea. Hurkoen berri ematen ahalegintzerakoan, ostera, errealitateari, egiazkotasunari estu oratu arren, berehala konturatu zen askeago idatz zezakeela, idazketa libreago egiteko modua zuela. Azken buruan, txikerretatik bertatik, jazoeren lekuko izan edo gauzak egiterakoan, nagusitan haiek guztiak idatziz jarri beharko zituela zerabilen gogoan. Ederto bete zuen gerokoan!

Karlos del Olmok, 2004ko urriaren 30ean.

Eleberri autobiografiko honetan antzematen da samurtasuna, baikortasuna. Zuzen hitz egiten digu, mingostasunik gabe, Ginzburgek. Familiaren mikrokosmosaren inguruan errotzen diren sentimenduak, kontraesanak erakustean, horien lekuko eta konplize bihurtzen gara. Bere begirada zolian senideen potretaz gain, gizartea eta mundua ere kabitzen dira. Bestalde, meritua du Fernando Reyren euskarazko itzulpenak, mantendu baitu jatorrizkoaren xarma. Familia istorio argitsu bezain gogoangarriak.

Paloma Rodriguez-Miñambresek, 2021eko ekainaren 26an.

Tonu melodramatikoari izkin egiten dio Ginzburgek, historiaren garai ilun hari hitzak, irudiak eta pertsonak jartzea baita bere eginkizuna. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da bere familiaren historia den liburu honetan, apenas agertzen dela azaltzen dituen gertakariek berari sorturiko sentimendurik, emoziorik. Kamera zinematografiko batekin grabatzen egongo balitz bezala idazten du sendiari buruz, perspektiba subjektibotasunez aukeratuz, baina pantaila aurrean agertu gabe. Laguntasuna eta literatura dira, bestalde, zorigaiztoko urteoi argia ematen dieten euskarriak: Vittorini, Calvino, Paese ezinbesteko dira Ginzburgen lexikoan.

Irati Majuelok, 2021eko ekainaren 13an.

Itzultzailea

Fernando Rey (Iruñea, 1961). Nafarroako Unibertsitatean medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen, eta Nafar Gobernuko itzultzailea da 1988az geroztik. 30 liburutik gora itzuliak ditu, horietako gehienak Igelan. 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuen Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana itzultzeagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

310

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-57-5

Ber. ISBN

978-84-121612-7-4

Argitaratze data

2004/10/13

Ber. argitaratze data

2021/03/05

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!