Fiodor Dostoievski
Lurpeko ezkutuan idatziak
Literatura modernoko lan gutxi irakurtzen dira Dostoievskiren Lurpeko ezkutuan idatziak adina, edo aipatzen dira testu hau baino gehiago gure garaiko sentiberatasunaren sakoneko ezkutuak azaleratzen dituen funtsezko testu gisa.
Stefan Zweig
Amok
Stefan Zweigek kontakizun ospetsu honetan obsesio deskontrolatuen eta grina erreprimituen narratiba bat ehuntzen du, ekialdeko kolonien inguru exotiko eta itogarrian girotua.
Annie Ernaux
Neska baten memoria
1958ko uda da. Udalekuetako begirale lanak egiten dituen bitartean, familiatik urrun, lehen aldiz, hemezortzi urteko neska bat ausarki sartzen da mundu helduan: maitasuna eta sexua, gazte izatearen nahasmena, damuak, aske eta heldu izateko irrika…
Zadie Smith
Kanbodiako enbaxada
Fatou etorkina da, hainbat herrialdetan bizi izan dena Londresera joan aurretik. Neskame ari da etxe batean lanean. Bere aisialdiko denbora igeriketaren eta bere lagun Andrewrekin dituen hitzorduen artean banatzen du.
Adania Shibli
Detaile xume bat
1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi horri deitzen zaio Nakba edo palestinar exodoa.
Joyce Carol Oates
Bortxaketa
Erritmo errukigabe eta sinesgarria darabil Joyce Carol Oatesek Teena, Bethie eta beren erasotzaileen historia garatzeko gaueko oihu bakartiek eta arratsaldeko beldurrezko xuxurlek markatuta. Eta maitasunak.
Gaito Gazdanov
Zaldi zuri bat
Migrante errusiar batek, Parisen dela, narrazio liburu bat erosi, eta bertan topatuko du bere bizitzako gertakari lazgarriena idatzita: Errusiako Gerra Zibilean etsai bat tiroz hil zuenekoa. Ezinezkoa da baina liburuko autorea bizirik egotea. Alexander Wolf idazlearen bilaketa hasi besterik ez da egin...
Igeltarrak
Itzultzaileen etxea
Soilik literatura, soilik itzulpenak, soilik euskaraz. Gauzatu ezinezko hautua litzateke, testuak maisuki lantzen dituztenengatik ez balitz.
Irene Pujadas
Hautsi gara irriz
Irene Pujadas da egun Kataluniako literaturak dakarren ahots berri eta originalenetariko bat. Hogeita bat narrazio labur, umore beltzez, imajinazio zantarrez eta harridura dirdiratsuz blai. On egin.
Pier Paolo Pasolini
Kale gorriko umeak
Gerraosteko Erromako min denak dakartza Pier Paolo Pasoliniren lehen eleberri honek, zanpatuen miseria eta bizinahia ardatz.
Kae Tempest
Auzoa da olinpo bakarra
Generazio mazatu baten ahotsa izatera iritsi da. Londres hego-ekialdeko kaleei bere doinua darie. Auzoko lagunei eskainia da ozen irakurtzeko poema hau, ingelesa/euskara edizio elebidunean ekarri duguna.
Sherwood Anderson
Herri txiki, bihotz handi
Mendebalde urruneko biztanleen mitologia bat.
Edith Wharton
Maluten mintzoaz
Ezinezkoa baita maitasuna neguak hartuak direnentzat.
Ursula K. Le Guin
Mundu bat sutan
Planeta berri bat kolonizatu, biztanleak esklabu hartu eta natura ustiatzen dabiltza gizakiak. Zein da merezi dugun etorkizuna? Ursula K. Le Guin da XX. mendeko zientzia-fikzioaren maistra. Bere eleberri bat lehen aldiz dakar Igelak euskaraz.
Eta ez zen alerik ere geratu
Bada etxe bakarreko irla ilun bat...
Agatha Christieren misterio eleberri ezagunena edizio berrituan dakargu. Ez baita bere indarra inoiz agortzen, ez baita bat ere geratuko...
Annie Ernaux
Pasio hutsa
Igelak argitaratutako Annie Ernaux idazle frantsesaren lau eleberrietatik, 'Pasio hutsa' lehenbizikoa da. Jarraian duzu liburuaren zatitxo bat.
Uda honetan X sailkatutako film bat ikusi dut lehenengo aldiz telebistan, Canal Plus-en.
Nire telebistak ez du deskodetzailerik, irudiak lausotuak ikusten ziren pantailan, hitzen ordez soinu arraroak entzuten ziren, zirtak, gurguriak, beste lengoaia moduko bat, gozoa eta etengabea. Soinean gerruntzea eta galtzerdiak zeramatzan emakume baten silueta antzematen zen, eta gizon bat. Argumentua ulertezina zen eta ezin zitekeen aurretik ezer sumatu, ez keinuak, ez ekintzak.
Gizona emakumeari gerturatu zitzaion. Lehen plano batean emakumearen sexua agertu zen, oso argi pantailako txinparta distiratsuetan, gero gizonaren sexua, tente, emakumearenean sartu zen. Gero bi sexuen iharduna ikusi ahal izan zen oso denbora luzean hainbat angelutatik. Zakila agertu zen berriro gizonaren behatzen artean, eta esperma isuri zuen emakumearen sabel gainera.
Ohitu egiten zara zalantzarik gabe horrelako gauzak ikustera, baina lehenengo aldia aztoramen handikoa izaten da. Mendeak eta mendeak igaro dira, ehunka belaunaldi, eta orain arte ezin izan dugu horrelakorik ikusi, emakumezko baten sexua eta gizonezko batena elkartzen, esperma; lehen ia hil gabe ikusi ezin zena, orain bi lagun elkarri bostekoa ematen ikustea bezain arrunt bihurtu da..
Iruditu zitzaidan idazte-lanak horretara jo beharko lukeela, koitoaren eszenak eragiten duen zirrara horretara, angustia eta txundidura horretara, judizio moralaren etendurara.
Eskaintza bereziak
Igelaren sortak
Katalogoko liburuak multzoka ere eskura daitezke. Dagoeneko banaka saltzen ez diren titulu batzuk lortzeko modu bakarra da, bidenabar. Sorta bakoitzak liburu bat du opari.
Agatha Christie
80 euro
Sortaz gain, Arthur Conan Doylen ‘Sherlock Holmesen abenturak’ jasoko du erosleak opari moduan.
Sail beltza
125 euro
Andrea Camilleriren ‘Hilabete bat Montalbanorekin’ eta ‘Uraren forma’ jasoko ditu erosleak opari moduan.
Literatura saila
400 euro
Sailik ez duen James Joycen ‘Ulises’ (Xabier Olarraren itzulpena) jasoko du erosleak opari moduan.