Ihesi doana eta gelditzen dena
€21,00
Author : Elena Ferrante
Elena eta Lila, Adiskide paregabean eta Abizen berriaren historian irakurleek ezagutu dituzten bi adiskideak, emakume eginak dira. Azkar egin ere: Lila hamasei urterekin ezkondu da, seme txiki bat du, senarra eta aisetasuna alde batera utzi ditu, lan-baldintza gogorretan ari da hestebete-fabrika batean; Elenak auzotik alde egin du, Irakasle Eskolan ikasi du Pisan, eta eleberri arrakastatsu bat argitaratuta, aberats jende ikasiaren oniritzia lortu du. Biak ala biak saiatu dira miseriak, ezjakintasunak eta mendekotasunak gobernatutako patu bati aurre egiten eta preso edukiko zituzten hesiak bortxatzen.
Orain, Elena Ferrantek ohitu gaituen erritmo aztoragarrian, hor dabiltza hirurogeita hamarretako itsasoko ur handietan, itxaropen eta zalantzen eta ordu arte pentsaezinak ziren tentsio eta erronken artean, lotura estu-estu batekin, betiere.
Haurtzarotikako harreman estu hori, aldebikoa ere bihurtuko dena tarteka, lurpean gordea egon daiteke, baina laster azaleratuko da eztanda zakarretan edo ikuspegi ezustekoak irekiko dituzten adiskidetzeetan.
Itzultzailea: Miren Iriarte.
Elena Ferrantek 2011an lortu zuela mundu mailako arrakasta Adiskide paregabea tetralogiako lehen liburuarekin. Mende honen hasierako italiar idazlerik ospetsuena bihurtu da, baina bere ibilbide literarioari 20 urte inguru lehenago idatzitako L’amore molestorekin eman zion hasiera. Elena Ferrante Anita Raja itzultzailearen pseudonimo bat da. Rajak ez zuen Ferranteren egiazko nortasuna azaleratzerik nahi; komunikabideetan zabaldu zenean, arreta bere liburuetan baino ez zuela ipini gura berretsi zuen, elkarrizketak emateari uko eginda.
Ferrante fenomeno handia bihurtu da Mendebaldean. Horretan, alde batetik, egilearen anonimotasuna traizionatzea izan da eztabaidaren pizgarri —ezezaguna ezkutukoa baitzen orain gutxi arte—. Beste alde batetik, tetralogiaren beraren literatur maila da eztabaidagai. Arte literarioa da, ala literatura komertziala? Ez da diplomatikoa izateagatik, baina nik hain beharrezkoa den erdibidean jarriko nuke, Mikel Ayerbe adiskideak midcult deituko lukeenean.
Alex Gurrutxaga, 2017ko otsailaren 5a.