Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Enigma  /  Sherlock Holmesen abenturak

Sherlock Holmesen abenturak

19,00

Author : Arthur Conan Doyle

Sherlock Holmes eta Watson doktorearen 12 kasu harrigarri dituzu eskuartean. Bertan dira zure esperoan hiltzaile, gezurti, aristokrata ustel eta gaizkile elkarte ilunak. Sherlock Holmesen begirada analitikoa, Watson doktorearen adiskidetasun amaigabea, Irene Adler harrapaezina eta gure Pablo Sarasate maitea izanen dituzu lagun. On Kixote eta Santxo Panza garaikide bi, Londreseko kale lanbroz eta kez estalietan justizia bila. Scotland Yardeko agenteak irrigarri utziko dituzte, arrazoiaren eta umore onaren laguntza hutsaz kasu zailenak ere argitzean.

 

Itzultzailea: Fernando Rey.

Arthur Conan Doyle

Inoizko detektiberik ospetsuenaren sortzailea eskoziarra dugu. Medikuntza ikasketak egina, oftalmologo aritu zen, baita Artikoko baleontzi batean mediku ere. Katolizismoa baztertuta murgildu zen okultismoaren ur ilunetan. Hiru gerratan zuzenean parte hartzea egokitu zitzaion. Politikan unionista liberalekin aritua, Kongoko basakeria koloniala salatu zuen. 60 liburutik gora idatzi zituen, fikziozkoak, eleberri historikoak eta askotariko saiakerak. Egun oraindik ere aipatzen badugu, Sherlock Holmes eta Watson doktorea sortzeagatik da. Lan garrantzitsuagoetatik desbideratzen zutela iritzita, haiek akabatzea erabaki zuen autoreak, baina jarraitzaileen protestek behartuta berriz ere berpiztu behar izan zituen gure detektibe argia eta doktore are argiagoa.

Egileak irakurlea beti berak nahi duen bidetik eramaten du. Kasuaren hurrengo urratsa planteatzen du istorioak segi dezan eta irakurleak erraz beregana dezan, ulermen zailtasunik gabe. Arrastoari tiraka aurrera egiten du, katebegiz katebegi kate osoa osatu arte. Detektibe argiak dedukzioaren metodoa erabiltzen du beti eta, metodo horren laguntzaz, bukaeran gertakari guztiak argitzen zaizkio irakurleari. (...) Sir Arthur Conan Doyleren idazle maila onaren erakusgarri da, haren kontatzeko gaitasunarena, Fernando Rey itzultzaileak era bikainean eskaintzen diguna. Jakin beharrekoa da idazle eskoziarra ez zela detektibe ezagunaren istorioak asmatzera mugatu eta bestelako lanak ere idatzi zituela.

Jon Eugik, 1997ko uztailaren 27an.

Itzultzailea

Fernando Rey (Iruñea, 1961). Nafarroako Unibertsitatean medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen, eta Nafar Gobernuko itzultzailea da 1988az geroztik. 30 liburutik gora itzuliak ditu, horietako gehienak Igelan. 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuen Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana itzultzeagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

300

Neurria

17 x 22,5 zentimetro

ISBN

978-84-121612-4-3

Argitaratze data

2020/12/05

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!