Itzultzailea
Koldo Biguri (Gasteiz, 1962). Idazlea, itzultzailea eta euskaltzain urgazlea da. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, egun unibertsitate bereko Letretako Fakultateko irakaslea da. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakaria eta Senez aldizkariko zuzendaria izan da. 50 liburutik gora itzuli ditu, literatura italiarra bereziki. Tartean dira Croce, Tomasi di Lampedusa, Moravia, Pavese, Bassani, Sciascia eta Calvinoren lanak.