Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Enigma  /  Bost txerrikume

Bost txerrikume

15,00

Author : Agatha Christie

Caroline Crale bere senar Amyasen hilketagatik kondenatu ondoren, Hercule Poirotengana hurbildu da haren alaba Carla Lemarchant. Amak, hil baino lehen espetxean zegoela, gutun bat bidali omen zion, eta errugabea zela esaten omen zuen bertan. Carlak uste du bere senargaiak utzi egingo duela bera, benetan hiltzailea nor izan zen argitzen ez bada. Poirotek onartzen du ikerketa egitea, eta jakingo du erailketaren egunean bost lagun zeudela etxean, “bost txerrikume”.

 

Itzultzailea: Ainhoa Eder Zabala.

SKU: Eni-16 Saila Etiketak: , ,

Agatha Christie

Ingalaterran jaioa da 'hilketaren erregina'. Literaturaren historian eleberri gehien saldu dituen idazlea da, bi bilioi aletik gora. 66 misterio nobela, 14 narrazio labur, 6 eleberri erromantiko eta antzezlan ugari idatzi zituen. 100 hizkuntza baino gehiagotara izan da itzulia. Erizain ibili zen lehen mundu gerran, bolondres. Mundu osoan zehar bidaiatua, Erresuma Batuko lehen surflarietako bat izan zen.

Itzultzailea

Ainhoa Eder Zabala. Igelak baino ez daki nor den, emakume misteriotsu eta iheskorra da. Agatha Christieren eleberriak ditu pasio, eta itzulpen batzuk laga izan ditu Igelaren zingiran.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

305

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-946207-6-8

Argitaratze data

2018/10/15

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!