No products in the cart.

  /    /  Beltza  /  Ttu eginen dut zuen hilobietan

Ttu eginen dut zuen hilobietan

14,00

Author : Boris Vian

Nobela honetako protagonistari anaia hil diote, azalaren kolorea behar bezain garbia ez zuelako, nonbait. Bera, berriz, genetikaren lege zorrotzek ez dute horren gaizki tratatu… baina ezin du burutik kendu anaiari egin diotena.

 

Boris Vianek, James M. Cainen hasierako nobelen hildotik idatzitako honetan, hark bezain hitz gutxirekin osatuko du genero honetako nobela beltzenetako bat.

 

Inguruotan Le Déserteur kantaren egile izateagatik bere liburuengatik baino ezagunagoa da Boris Vian, eta liburu hau idaztean bere lanik borobilenetako bat burutu zuen.

 

Itzultzailea: Juantxo Ziganda.

SKU: Bel-07 Kategoria Etiketak: , ,

Boris Vian

Ingeniaritza ikasi zuen, nahiz eta gaztetatik jazz musika eta letrekiko grina berezia azaldu zuen. Albert Camus eta Jean Paul Sartre zuzendariek zuzendutako hedabideetan kolaboratzaile izan zen. Bere lehen eleberria 1946an argitaratu zuen. Bere lanak kritika handiak jasan zituen. Nahiz eta liburu batzuk Vernon Sullivan izenarekin sinatu zituen, Vian jazarria eta epaitua izan zen. 50. hamarkadan ingeniaritza utzi eta itzultzaile eta hizlari lanetan hasi zen, baina gero eta gutxiago argitaratu zuen.

Imitatu ahal denean, eta orduan baino ez, bihurtzen delarik genero edozein literaturgintza, 'Ttu eginen dut zuen hilobietan' honek genero beltza delakoa badela diosku, ezen beltz delako horri buruzkoan esaten diren topiko guztitsuak biltzen bait ditu. Elkarrizketa arinak, hari ondo josia eta suspentsez garatua, odola eta zinismoa, neska ederrak eta larrua, galtzailearen etika eta beste zenbaitzu gai ageri dira nobela atsegin eta irakurterrez honetan. Generoak zer eman dezakeen umorea benetan beltza eta zirikatzailea izan eta sexua taburik gabe erabiltzen denean, adibide ederra dugu Vian edo Sullivan haren nobelatxo hau. Itzultzailea Juantxo Ziganda izan dela eta iruzkin hau jatorrizko liburua begien aurrean izan gabe egiten dudalarik, Igelak dakarkigun euskal Ttu desmitifikatzaile hau, erraz eta iluntzean hasi eta amaitu arte etenik egin gabe irakurtzen dela eta barrez ttu ere egiten dela esan behar.

Edorta Jimenezek, 1993ko otsailaren 28an.

Deskribapena

Juantxo Ziganda (Iruñea, 1958 – Iruñea, 2008). Euskara irakasle hasi zen 1982an, Nafarroako Gobernuak antolatzen zituen euskara ikastaro trinkoetan. Geroago, berriz, 1988an, itzultzaile lanpostua lortu zuen; hain zuzen ere, Nafarroako administrazioan sartu ziren lehenbiziko zazpi itzultzaileetako bat izan zen. Euskararen aldeko lanean, aipatzekoa da, halaber, Iruñeko Arrotxapea auzoan D ereduko eskola sortzeko lanean buru-belarri aritu zela beste guraso batzuekin batera.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

156

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-14-8

Argitaratze data

1992/10/30

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!