Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Klis-Klasikoak  /  Amattoren uzta

Amattoren uzta

14,00

Author : Mayi Ariztia

Erraten zuen ere, nahi baldin bazen froga bat, egiazki Axular salbatua izan zela, eta deabrua bentzutua eta garaitua, aski zutela bihotza ken­tzea eta ezartzea sagarrondo baten gainean: zeruan baldin bazen, fika edo mika batek eramanen zuela bihotz hori, eta zigortua bazen, bele batek. Hala egin zuten. Eta etorri ziren berehala bele bat eta mika bat, karrankaka! Baina ez zuten ez batek ez bertzeak bihotz hura eraman. Hurbildu zen uso xuri bat, eta hark igan zuen Axularren bihotza, zeruetan goiti.

 

Itzultzailea: Iñaki Zubizarreta.

Mayi Ariztia

Bederatzi seme-alaba izanda ere, irakurtzeko eta idazteko grina izan zuen. Besteak beste, Aita Donostia eta Joxemiel Barandiaranek animatu zuten haurrei kontatzen zizkien istorioak bildu zitzan. 1933an hitzaldi bat eman zuen Donostian uda-ikastaroetan Uskal-etche Zaharrak gaiaz eta ondorengo urteetan hainbat ipuin idatzi. Gure Herria eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen gehienak.

Itzultzailea

Iñaki Zubizarreta (Azpeitia, 1947). EIZEko lehendakaria izan zen 1990etik 1991ra. Kultura idatzi oparoz jantzia: grekoa, latina, Erdi Arokoa, Berpizkundekoa, barrokoa, neoklasikoa, erromantikoa, modernoa eta postmodernoa. Linguistika Erromanikoan lizentziatu zen EUTGn (1970-1975). Donostiako Herri Irratian esatari ibili zen, eta hainbat irratsaio sortu eta aurkeztu zituen. Euskal Telebista sortu baino lehen antolatu zen Irrati-Telebista Eskolatik eratu zen FIBIZE zerbitzu etxean ikastaroak eman zituen. Hainbat artikulu argitaratu ditu euskarazko prentsan eta aldizkarietan: 1969an hasi zen Zeruko Argia aldizkarian artikuluak idazten, eta jarraitu du beste agerkariotan: Argia, Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Senez, Berria, El País…

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

88

Neurria

17 x 24 zentimetro

ISBN

978-84-9746-781-0

Argitaratze data

2013/04/30

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!