Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Aldibereko

Aldibereko

17,00

Author : Ingeborg Bachmann

Paper-ertz batean egindako bozeto moduko batzuk dira ipuinok Bachmannentzat, eta, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen.

 

Ipuin independenteak dira denak, baina egitura zikliko bat osatzen dute denen artean. Lehenengo ipuina (Aldibereko) eta azkena (Aintzirarako hiru bide) liburuaren bizkar-hezurra dira: ipuin horietako bi emakume protagonistak profesional arrakastatsuak dira –aldibereko interpretea bata, kazetari eta argazkilaria bestea–, eta kontraste nabarmena egiten dute beste hiru istorioetako emakumeekin, zeinak nartzisismo hutsalean, beldurrean eta errealitatea ukatzeko ahaleginean katramilatuta baitaude.

 

Itzultzailea: Idoia Santamaría Urkaregi.

Ingeborg Bachmann

Austriako Klagenfurten jaio zen 1926an, eta 1973an hil, Erroman. Filosofia, psikologia, aleman-filologia eta zuzenbide ikasketak amaitu eta gero, gidoilari eta editore gisa lan egin zuen. Literaturaren munduan aurrera egiteko, funtsezkoa izan zen Gruppe 47 literatura-talde ospetsuarekin izan zuen harremana eta taldean jokatutako papera. 1953an, Erromara joan zen bizitzera, eta han ondu zituen bere lanik ospetsuenak; han bertan hil zen 1973an. Bizi zelarik, bi poema-bildumari esker izan zen ezagun batez ere, baina, hil ondoren, arrakasta handia izan zuen irakurle feministen artean, eta gero eta arreta handiagoa jarri zitzaion haren prosazko lanari. Austriako gerraosteko gizartean emakumeek bizirauteko eta beren ahotsa bilatzeko egin behar izan zuten borroka aztertzen du Bachmannek bere prosa-lan askotan.

Literatura-lan peto-petoa eta punta-puntakoa dugu Bachmannen ipuin-sorta hau, eta Santamariaren itzulpen-lanak ere ez du meriturik falta, batez ere lehen ipuineko anabasa txiki-handia eta hizkuntza-nahastea bezatzeko lan gaitzean. Berez gaitza den jarduna are gaitzagoa baita hizkuntza hemen bezain funtsezko elementu duten literatura-lanetan. Bachmannen hitzetan, zeinak Santamariak baitakartza hitzaurrera, “idazle batek darabilen hizkuntzak eusten ez badio, edukiak ere ez dio eusten”. Eta gurean, hizkuntzak inon eusten badio, itzulpenean, itzulpen hauetan eusten dio.

Joannes Jauregi, 2020ko urtarrilaren 12an.

Itzultzailea

Idoia Santamaría Urkaregi (Donostia, 1962). Donostian jaio zen, 1962an. Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta laurogeiko hamarkadan euskarako irakasle izan zen. Bikoizketan ere ibilia da bikoizketarako testuen itzultzaile eta egokitzaile. 2000. urtean, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zerbitzuko itzultzaile gisa hasi zen lanean, eta 2004az geroztik Elhuyar Fundazioan egiten du lan, itzultzaile, zuzentzaile eta irakasle. Itzultzaile jardunari dagokionez, hainbat alorretako lanak itzultzen ditu, besteak beste lan zientifikoak, ikus-entzunezkoak eta literarioak. 2020. urtean, Itzulpengintzaren Euskadi saria irabazi zuen Aldibereko ipuin-liburuaren itzulpenarekin. EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide da.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

288

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

ISBN

978-84-9109-422-7

Argitaratze data

2019/11/08

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!