Itzultzailea
David Lindemann (Hamburgo, 1976). Administrazio eta Politika Zientziak ikasi zituen Berlinen (2003), eta gero Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak burutu zituen EHUn (2010). Hizkuntzalaritzako masterra du, eta 2015ean aurkeztu zuen doktoretza-tesia, euskaraz eta alemanez: Hiztegigintza Elebiduna: Euskara-Alemana. 2017tik 2019ra, postdoc egonaldia burutu du Hildesheim Unibertsitatean (Alemania). Geroztik, irakasle elkartua da EHUn (Aleman Filologia), eta ikertzailea Jozef Stefan Institutuan (Ljubljana, Eslovenia), Elexis proiektuaren baitan. Itzultzaile gisa, euskaratik eta gaztelaniatik alemanera eta alemanetik euskarara itzultzen du. Irati Trebiño Goikoetxea (Soraluze, 1978). Biologian lizentziatua. AEKko irakaslea izan da, eta itzulpengintzan, antzerkian eta ipuin kontalari gisa aritu da azken urteotan.