Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Benito Cereno / Billy Budd, marinela

Benito Cereno / Billy Budd, marinela

13,50

Author : Herman Melville

Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan, Borgesek ederki adierazi zuenez: “Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin”.

 

Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.

 

Itzultzailea: Jose Ramon Vazquez Rosón.

Herman Melville

Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria, eta urte bat geroago bigarrena. Arrakasta berehalakoa izan zuten, baina iraupen gutxikoa. Hurrengoek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen aldetik, eta antzeko harrera izan zuten haren gainontzeko lanek ere, tartean Moby-Dick maisu lanak. 1891an hil zen, irakurleek eta literatur munduak ahantzia, Billy Budd (1924) kontakizun mitikoa amaitu gabe utzita.

Misterioa lausopean sortzen du Melvillek, Benito agertu aurretik giro hori sortzen du bere deskribapen zehatz eta burutsuekin. Misterioak lagun egingo digu bide osoan. Delano ohartuko da ontzi horretan ikusten duena eta “Santo Domingo” ontzi iritsi berriko kapitainaren ahotik entzuten duena ez datozela bat. Delanok gauza bat pentsatu orduko beste susmo bat datorkio, nahasi egiten da. Nahasi egiten da irakurlea eta hori da, hain zuzen, Melvillen asmoa, irakurlea bera nahastea. “Santo Domingo” ontziaren egoera tamalgarriaren arrazoia topatu dugula uste dugunean, beste azalpen batek argudio hori zapuzten digu, egia itsasoan galdu dela pentsatuko dugu azkenean, eta ez dugula altxor hori ontzi horretan topatuko.

Iker Zalduak, 2014ko urtarrilaren 26an.

Itzultzailea

Jose Ramon Vazquez Rosón (Barakaldo, 1968). Euskal filologian lizentziaduna da, eta lanbidez irakaslea. Herman Melvillen Benito Cereno kontakizuna eta Billy Budd, marinela eleberri laburra euskaratuak ditu Literatura Unibertsala bildumarako, biak ale bakarrean argitaratuak. Curzio Malaparteren Larrua ere bilduma horretarako ekarria du.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

272

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

ISBN

978-84-9746-780-3

Argitaratze data

2012/10/10

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!