Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Azken hitzordua

Azken hitzordua

11,00

Author : Sándor Márai

Bi agure, gaztetan lagun min izanak, berrogeita bat urte elkar ikusi gabe pasatu ondoren, afaltzeko elkartzen dira. Hitzordu berezi bat da. Batak denbora asko eman du Sortalde Urrunean; bestea, berriz, bere jauregian gelditu da. Baina biak une harexen zain bizi izan dira, beren artean sekretu argitu beharreko bat baitago. Buruz buruko borroka horretan bukatzen da dena, emakume baten oroitzapena delarik gakoa.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Lit-19 Saila Etiketak: , ,

Sándor Márai

Hungariar kazetari eta idazlea, Europako gerra-arteko literaturan funtsezko figuretako bat da. Alemanez idazten hasi ondoren, Maraik bere jaiotza-hizkuntza erabiltzea erabaki zuen bere literatur lana garatzeko, zeinetan, narratiban ez ezik, poesian, dramaturgian eta kazetaritza kronikan ere nabarmendu zen. Bere estiloa Mann eta Zweigekin alderatu zen, 1930eko hamarkadan Europa osoan arrakasta handia izan zuelarik. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, non argi eta garbi mugimendu faxisten aurka agertu zen, eta Hungariako komunismoaren gorakadaren ondorioz, honen gobernuak burgesegitzat jo zuelarik, Maraik Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. Bere buruaz beste egin zuen San Diegon 1989an.

“Bazuan mundu bat, haren alde bizia eta odola ematea merezi zuena. Mundu hura hila duk. Nik ez diat zerikusirik berriarekin”, dio Konradek. “Niretzat, mundu hark bizirik jarraitzen dik, nahiz eta errealitatean izateari utzi dion”, erantzuten dio Henrikek. Konrad bolada luze batean ustezko soldadua izandako musikazalea da eta Henrik musika gorrotatzen duen soldadua. Adiskideak ziren, baina, eta laguntasunaz, mundua mugiarazten duten grinez, maitasunaz, traizioaz mintzo zaigu Marais haien ahotik. Kontakizunaren tentsioa ederki areagotzen du idazle hungariarrak.

Amagoia Ibanek, 2002ko azaroaren 16an.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

256

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-48-3

Argitaratze data

2002/10/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!