No products in the cart.

  /    /  Literatura  /  Oihan hitzean mundua

Oihan hitzean mundua

19,00

Author : Ursula K. Le Guin

Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko dute haiek ere bortxaren mintzaira, euren munduak biziraunen badu. Nora darama itzulbiderik gabeko biolentziaren hautuak?

 

Ursula K. Le Guin literatura fantastikoak XX. mendeak eman duen idazle nabarmenetarikoa da. Hau da euskarara itzulitako bere lehen liburua.

 

Itzultzailea: Amaia Apalauza.

 

Aitzinsolasa: Arrate Hidalgo.

 

Gibelsolasa: Iban Zaldua.

SKU: Lit-62 Kategoria Etiketak: , ,

Ursula K. Le Guin

Idazle estatubatuarra. XX. mendeko zientzia-fikzioaren maistretako bat dugu. 20 bat eleberri, 100 istorio laburretik gora, poesia, literatur kritika, itzulpena eta haur literatura ondu zituen 60 urteko ibilbidean. Taoismoaren, feminismoaren eta humanismo erradikalaren bidetik, gizateriari kapitalismotik at kokatzen diren bizikidetzarako aukerak eskaini zizkion bere lanetan. Oraindik ez da munduan Le Guin maite ez duenik sortu.

Pasa den mendeko hainbat prozesu aztertzeko erabil daiteke, berdin izan Vietnam, Aljeria edo Kongo. Halaber, egungo ustiaketa ekologikoaz ere ari da, gizakion eta naturaren arteko bestelako harremanari buruz hausnartzeaz bat. Ezin aipatu gabe utzi, azkenik, gogora dakartzan erreferentzia literarioak, Davidsonen pertsonaian nahitaez ikus baitaiteke 'Ilunpeen Bihotzean'-eko Kurtz koronela. Zientzia-fikzioa errealitateaz mintzo delako adibiderik behinena.

Asier Urkizak, 2021eko urriaren 31n.

Liburua irakurri eta Vietnamez diharduela erabaki beharrean, pentsatu liburuak zuzenean interpelatzen zaituela. Zu ere gorra zarela zapalduen aurrean. Eta gorreria hori erabat dela biolentoa.

Ibai Atutxa Ordeñanak, 2021eko urriaren 31n.

Deskribapena

Amaia Apalauza (Iruñea, 1979). Itzultzailea da. Euskal Filologian doktorea (EHU), Nafarroako euskaran aditua eta euskaltzain urgazlea da, baita EIZIEko zuzendaritzako kidea ere. Dovlatov, Drakulić, Ishiguro, Kapuściński eta Tokarczuk itzuli ditu, besteak beste. Beti dabil unibertso berrien xerka.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

228

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-123796-1-7

Argitaratze data

2021/09/01

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!