Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Bihotza negar eta irri

Bihotza negar eta irri

15,00

Author : Maryse Condé

Maryse Condék haurtzaroan eta nerabezaroan izan zuen kanbiamenduaren kronika ernagarria da Bihotza negar eta irri (Ene haurtzaroko istorio egiazkoak): 17 kontakizun labur, bakoitza gertakari baten inguruan apailatua, baina guziak hari mehe ia ikusezin batez josiak, zeinak betiere zalu eramanen baitu irakurlea kontakizunak ikimiliklik irenstera, axaletik irakurriz, edo mauska-mauska hausnartzera, soseguz leituz. Orotan planteatzen zaigu gogoetarako gai bat gutienez, maistraki testuingurutua gertakariaren ibili xehe bezain airosaren musika-doinuan.

 

Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza.

SKU: Eiz-180 Saila Etiketak: , ,

Maryse Condé

Maryse Condé, Guadalupen (itsasoz haraindiko Frantzia) 1937an jaioa, idazlea, kritikaria, literatura frankofonoan aditua eta ekintzaile feminista da. Sorbonan literatura konparatuan doktoradutza egin ostean, Ginean, Ghanan eta Senegalen irakatsi zuen. AEBetan eta Frantzian jarraitu zuen bere ibilbide akademikoa. Esklabutza, kolonialismoa eta herri afrikarren eta haien diasporaren arteko harremana, diaspora karibearra bereziki, landu ditu bere eleberrietan. 2018. urtean literaturako Nobel sari alternatiboa jaso zuen. Bihotza negar eta irri osatzen duten 17 kontakizun laburretan Pointe-à-Pitren bizitako haurtzaro gardenean murgilduko gaitu.

Haurtzarotik istorioak asmatzeko grina izan bazuen ere munduak esana baitzion hura ez zela bere eginbeharra, ez zela atsegina sortzen zuena. Conderentzat idazteak egia aditzera ematea esan nahi baitu, eta egia ez da izaten belarri ororen gustagarri. Halakoak dira, halaber, bere testuak, ur izoztuzko kubo baten gisara erortzen ahal zaizkizu gainera, deskuidatzen bazara.

Irati Majuelok, 2021eko azaroaren 7an.

Narrazioek kreoleraren eta frantsesaren arteko tentsioan irakurgarri egiten dituzte klase sozialen arteko gatazkak. Jaiotzen denetik hemezortzi urte betetzen dituen arteko garaia kontatu bitartean, egunerokotasuneko talka etengabe, ez-ikusgarri, erabat mundutar mikroskopikoekin borrokatuko da protagonista. Talka horien bitartez pentsatuko du bere burua.

Ibai Atutxa Ordeñanak, 2022ko otsailaren 27an.

Itzultzailea

Joxe Mari Berasategi Zurutuza (Zegama, 1955). Ingeles eta Euskal Filologietan lizentziaduna. Irakasle aritu, eta euskara-teknikari izan zen ondoren Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuan. Arabako Foru Aldundian Euskara Zerbitzuaren buru ere bai. 2018an hartu zuen erretiroa, eta ordutik itzulpengintzan ari da buru-belarri.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

152

ISBN

978-84-9109-684-9

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

Argitaratze data

2021/09/30

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!