Itzultzailea
Donostia, 1982. Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan doktorea. Hainbat lanbidetan aritua da (itzulpengintzan, hiztegigintzan, unibertsitate irakaskuntzan, interpretazio komunitarioan…) eta
gaur egun autonomo moduan dihardu, batez ere literatura itzultzen. Mario Benedetti, Mo Yan, Juliana Léveillé Trudel, Ibon Martin, Yan Lianke, Alice Munro, Ahmadou Kourouma eta Annie Ernaux euskaratu ditu, besteak beste, haurrentzako dozenaka liburuz gain.