No products in the cart.

  /    /  Mintaka  /  Ene herri txikia

Ene herri txikia

17,00

Author : Gaël Faye

Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere “herri txikian”, Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean.

 

Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik.

 

Itzultzailea: Irati Bereau.

SKU: Min-15 Kategoria Etiketak: , , ,

Gaël Faye

Gaël Faye abeslari, rap musikari eta idazle ruandar-frantziarra da; aita frantziarra eta ama Ruandako tutsi etniakoa zen. 1993an Burundin gerra zibila hasi zelarik eta Ruandan gertatutako tutsien genozidioaren ondorioz, bere jaioterria utzi eta Frantziara ihes egin zuen 13 urte zituela. Londresen lan egin zuen inbertsio-funts batentzat. Hala ere, lan hori utzi, eta musikari eta idazle gisa dihardu. 2015etik Kigalin bizi da, Ruandako hiriburuan.

Zaila zait nobela hau deskribatzea, Ruanda gerra latza ondo baino hobeto kontatzen duena. Beraz, Gaël Fayeren lerro esanguratsu zenbait ekarriko ditut hona azkenik, nobelara hurbiltzeko lagungarriak direlakoan: “Ruandan, gauzak hark, gerra ez zen gauza hark, hiru hilabete luze iraun zuen. Ez naiz gogoratzen zer egin genuen hilabete haietan. Ez naiz gogoratzen ez eskolaz, ez lagunez, ezta eguneroko biziaz ere. Etxean, laurak elkarrekin ginen berriz ere, baina zulo handi batek irentsi gintuen bai gu bai gure memoria”.

Mikel Asurmendik, 2020ko abenduaren 7an.

Auto laguntza liburu teraupetikoen garaian, Fayek benetako literatura eraiki du sabana odoleztatuetatik, alta bada, umorerako prestutasuna galdu barik. Eta agian horrek egiten du nobela afrikar, europearrok nekez ulertu baitezakegu umorerik gabe ezin daitekeela aurre egin bizitzak eskaz iraun dezakeenean. Memoriaren bidez testigu izatea erraza da, dena galdu ondoren kolorez eta bizi grinez narratzea bestelako kontua da. Narratzaile bikainek bakarrik egin baitezakete.

Hasier Rekondok, 2019ko azaroaren 23an.

Deskribapena

Irati Bereau (Irun, 1978). Frantsesetik politikari buruzko saiakerak ekarritakoa da, Voltairerenak edo Tocquevillenak besteak beste. Baita Eve Curiek bere ama Marie Curieri buruz idatzi biografia ezaguna ere. Ene herri txikia du literatura itzulpengintzan lehen lana.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

208

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-949795-9-0

Argitaratze data

2019/09/29

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!