Alaa Al Aswani
Idazle egiptoarra da. Kairoko lizeo frantsesean ikasi ondoren, hortz-kirurgiako ikasketak egin zituen Chicagon, Illinoiseko Unibertsitatean, eta dentista da lanbidez. Egiptoko egunkari nagusietan idatzitako kritika politiko eta kulturalek egin zuten ezagun. Kifaya (Aski da) oposizio-mugimendua sortu zuen, baita 2011. urteko iraultzan aktiboki parte hartu. Jakobian eraikinak, bere bigarren eleberriak, mundu mailako arrakasta lortu zuen, egiptoar gizarteko arrakalak azaleratuz. Liburua biziki erasotua izan zen. Alaa Al Aswani egun New Yorken erbesteratuta bizi da.