Antoine Saint-Exupery
Hegazkinen munduarekin obsesionatu bizi izan zen. Munduko lehen posta zerbitzuetan aritu zen: Frantziako Aeropostale Elkartearentzat lan egin zuen, bai Europan, bai Afrikako kolonietan. Garai horretan hainbat ipuin idatzi zituen. Saint-Exupéryren lanak jatorri autobiografikoa du, baina fikzioz zipriztinduta dago. 1943an, berriz ere armadan sartu zen eta 1944ko uztailaren 31ra arte borrokatu zen, bere hegazkina Marseillako kostaldearen aurrean desagertu zen arte. 1994an bere hegazkinaren zati batzuk berreskuratu ziren eta 2008an pilotu alemaniar batek Saint-Exupéryren aparatua bota zuena bera izan zela onartu zuen.