Antonio Lobo Antunes
Psikiatra izan zen, eta Angolako gerran eman zituen bi urte. Brasilgo aristokrata baten semea, Portugalgo klase sozialen arteko arrakala lazgarriak islatu izan ditu. Bere obra eta idazkera anbizio izugarrikoak dira, eta hainbat kritikarirentzat, azken mende erdiko idazlerik bikainenetakoa da. Iberiar Penintsulak herrialde bakarra izan beharko lukeela babestu izan du prentsan idatziriko artikuluetan.