Carlo Collodi
Florentzian jaio zen 1826an. Kazetari gisa hasi zen eta iraupen laburreko bi umorezko egunkari berri sortu zituen. 1859an, Italiaren Independentziaren aldeko borrokan, Toscana eta Piemonte batzea eskatuz opuskuluak idatzi zituen, Collodi ezizenarekin sinatuz. Kazetari lanetan hasi zen berriro, eta denbora librean komediak eta nobelak idazteari ekin zion, arrakasta handirik gabe. Haurrentzat idaztea bururatu, eta Il Giornale per bambini agerkariarentzat Pinotxo sortu zuen, jokoan pilatu zorrak kitatzeko dirua bildu asmoz. Klasiko unibertsal bilakatu zen Pinotxo, eta Collodik ez zuen berriz antzeko arrakastarik lortu.