Clarice Lispector
Ukrainan jaio zen familia judu batean. Halere, jaio eta gutxira Brasilera alde egin behar izan zuen. Genero asko landu zituen, generoen gainetik aritu bazen ere: ipuinak, eleberriak, haur-narrazioak, kronikak, zutabeak… Hizkuntza maisukiro erabili zuen gauzen esentzia zulatzeko. Brasilgo emakume idazleetan aitzindari izan zen, munduko literatura bere gisara egokituz. Emaitza prosa berdingabe bat da, batik bat sentimenak kitzikatzen dituena.