Edith Wharton
Wharton oso gaztetatik hasi zen poesia eta fikzioa idazten, hamaika urte zituela bere lehen eleberria idazteko saiakera egin zuen. Hamabost urte zituela argitaratu zuen bere lehen idatzizko lana, alemanierazko poema baten ingelerazko itzulpena. Edithen familiak ez zuen nahi bere izena agertzea argitaratutako lanean, idaztea ez zelako bere garai eta kategoriako emakume batentzako moduko jarduera bat.