Edna O'Brien
Edna O’Brien (Tuamgraney, Irlanda, 1930) ingelesezko nobelagintzaren ahots sonatuetako bat da, kritikariek eta gaur egungo idazle prestigiotsuenek goraipatua. Landa aldeko neskak nobelarekin (1960) ekin zion literatur ibilbideari, eta mundu osoan lortu zuen ospea hari esker. Harrezkero, corpus zabal eta askotarikoa argitaratu du: The Country Girls trilogia osatzen duten The Lonely Girl (1962) eta Girls in their Married Bliss (1964) liburuak, A Pagan Place eleberria (1970), Virginia Woolfi buruzko Virginia antzezlana (1980), Saints and Sinners ipuin-liburua (2011), eta James Joyceri eta Lord Byroni buruzko biografiak, besteak beste.