Eduardo Blanco-Amor
Galizieraz eta gaztelaniaz idatzi zuen. 'Nós' belaunaldiaren partaide izan zen, Manuel Antonio eta Amado Carballorekin batera. Teknika narratiboa maisuki menperatzen zuen: hizkuntzaren aberastasuna eta bere obra nagusiak zeharkatzen dituen umorea dira bere dohainak. Argentinan, Txilen eta Uruguain eman zuen bere ibilbidearen atal luze bat. 1979an Vigon zendu zen.