Fleur Jaeggy
Fleur Jaeggy (Zürich, 1940). Italieraz idazten duen idazle suitzarra. Zenbait liburu ditu idatziak, horien artean nabarmentzekoak: I Beati anni del castigo (Zigorraren urte ederrak) eta Proleterka (2001, Times Literary Supplementek nobela hoberenaren saria emana 2003an). Itzultzailea ere bada, eta Marcel Schwoben eta Thomas de Quinceyren obrak itzuli ditu italierara.