Francisco Fructuoso
Cartagenan jaioa, Donostiara egin zuen familiarekin nerabe zela, eta bertako prentsan lehebiziko tirak argitaratu. Elektrikari moduan lanean ari zela, Gregorio Muro Harriet adiskide gidoilariarekin Ipurbeltz agerkariarentzat kutsu historikoko komikiak sortzen hasi zen. Elkarlan horrek suspertu zuen, besteak beste, euskal komikigintza 70. eta 80. urteetan.