Ez duzu libururik saskian.

Autorea

Avatar photo

Francois Villon

François Villon, jaiotze izena François de Montcorbier edo François des Loges (Paris, 1431 - 1463 inguruan), Frantziako lehen poeta modernotzat hartu izan da. Bizitza abenturazalea eta gorabehera handikoa izan zuen. 1455ean, emakume batek eragindako borrokan, apaiz bat hil zuen, eta Paristik ihes egin behar izan zuen. Kondena barkaturik, sei hilabete geroago Parisa itzuli zen, baina berriro alde egin zuen, lagunekin batera egindako lapurreta bat zela eta. 1462an urkatzera kondenatu zuten baina barkatu zioten. 1463tik aurrera ez da haren aztarnarik aurkitu. Villonen obra hiru milaren bat ahapaldik osatua da. Bi lan nagusi ditu: Lais edo Petit Testament (1456) eta Grand Testament (1462), zortzikoetan idatziak biak; inportantea da halaber L’Epitaphe Villon, Ballade des pendus deitua (1463, 'Urkatuen balada'), hamarrekoetan idatzia.

Biba literatura!