Gaël Faye
Gaël Faye abeslari, rap musikari eta idazle ruandar-frantziarra da; aita frantziarra eta ama Ruandako tutsi etniakoa zen. 1993an Burundin gerra zibila hasi zelarik eta Ruandan gertatutako tutsien genozidioaren ondorioz, bere jaioterria utzi eta Frantziara ihes egin zuen 13 urte zituela. Londresen lan egin zuen inbertsio-funts batentzat. Hala ere, lan hori utzi, eta musikari eta idazle gisa dihardu. 2015etik Kigalin bizi da, Ruandako hiriburuan.