Georges Perec
Eleberriak, poesia, saiakerak, antzerki-lanak eta zinemarako gidoiak idatzi zituen. Perecen liburuek konbentzionalismo guztiak apurtzen dituzte. Haien artean ez dute inongo antzik; ez zituen bi liburu berdin idatzi. Gurutzegrama, puzzle, akrostiko eta denbora-pasen maitale izaki, bere idazkeran hitzekin jolastea eta jolas hauek forma literario bezala erabiltzea gustatzen zitzaion. Desagerpena eleberrian, adibidez, e letra erabiltzeko debekua ezarri zion bere buruari, eta murrizketa horrek haien sormena eta irudimena bultzatu zituen.