Guy de Maupassant
Gustave Flaubert idazlearekin literaturan trebatu zen eta gaztetatik parte hartu zuen haren literatur zirkuluan. Narratiba laburrean espezializatu zen, eta berrehun ipuin baino gehiago argitaratu zituen. Sei eleberri labur ere idatzi zituen. Naturalismoan kokatua, bere estiloa xumea eta errealista da, eta giza portaeraren alderik itsusi eta ilunena azaleratzen du. Graduatu eta gutxira, gerra franko-prusiarra hasi zen. Soldadu bezala aritu zen, eta bere ipuin askorentzako testuinguru bezala balioko zion. Bere bizitzaren amaieran, gaztetan jasan zuen sifilisaren ondorioz garatu zuen paranoia larri batean erori zen.