Herman Melville
Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria, eta urte bat geroago bigarrena. Arrakasta berehalakoa izan zuten, baina iraupen gutxikoa. Hurrengoek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen aldetik, eta antzeko harrera izan zuten haren gainontzeko lanek ere, tartean Moby-Dick maisu lanak. 1891an hil zen, irakurleek eta literatur munduak ahantzia, Billy Budd (1924) kontakizun mitikoa amaitu gabe utzita.