Ian McEwan
Aita militarra zuen, eta Singapur, Tripoli eta beste zenbait lekutan bizi izan zen. Ikasketak utzita, Greziara joan zen. Aurrerago, Sussex eta East Angliako unibertsitateetan ikasi zuen. Bere lehen bi liburuek hautsak harrotu zituzten. Oso estilo landua erabili zuen, obsesio sexual, perbertsio eta heriotzazko kontakizun bitxiak idazteko. Lehenengo eleberriak ere, ama sotoan lurperatzen duten haur batzuei buruzkoa, gai horiek zituen oinarri. Giro klaustrofobiko hori alboratu, eta gerra, indarkeria edo damua izan dira bere obraren beste zutabeetako batzuk. Estiloari eutsi dio, ordea, beti bezain zorrotz.