J. R. R. Tolkien
Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, baina gaixorik itzuli zen etxera, lubaki sukarraz kutsatuta. Gerra amaitu ondoren, Oxford English Dictionary proiekturako aukeratu zuten Tolkien, lexikografo laguntzaile bezala. Gustuko zituen irakaskuntza, eztabaida eta ikerkuntza. C.S. Lewis izan zen J.R.R. Tolkienen lagun hurbilenetako bat, eta hark bultzatu zuen Tolkien Hobbita argitaratzera. Hasiera batean, bere seme-alabentzat bakarrik idatzi zuen Tolkienek, baina izan zuen arrakasta ikusita, Bigarren Mundu Gerra garaian The New Hobbit obran lan egiten hasi zen, eta hortik atera zen Eraztunen Jauna trilogia. Ez idazleak, ez editoreak ez zuten espero horrenbesteko arrakasta izango zutenik. Halere, Tolkienek Oxfordeko unibertsitatean jarraitu zuen erretiroa hartu arte.