Jack London
Jack London izan zen John Griffith Chaney idazleak bere literatur lana sinatzeko aukeratu zuen ezizena. Hamalau urte zituela utzi zuen eskola, liburutegietako irakurketan oinarritutako prestakuntza autodidakta izan zuelarik. Zenbait urtez, marinel eta beste lanbide batzuetan lan egin zuen, eta ondoren Kaliforniako Unibertsitatean hasi zen ikasten, Berkeleyn. 1897an urrezko meategi batean hasi zen lanean, eta eskorbutoarekin gaixotu zuen. Oaklandera itzuli zen eta idazteari ekin zion, arrakasta handiz. Ameriketako Alderdi Sozialistako kide izan zen eta langileen kausen defendatzaile. Abenturazko bere kontakizunek kutsu politiko nabarmena zuten.