Jamaica Kincaid
Karibeko idazle gailenetariko bat da, Antigua uharteko St. John’s hiriburuan jaioa, 1949an. Hemeretzi urterekin Estatu Batuetara joan zen. The New Yorker aldizkariko kolaboratzailea izan zen, eta bere artikuluak bilduma batean argitaratu ziren. Literaturaz gain, lorezaintza du pasio, eta egiteko horren inguruan ere hainbat liburu argitaratu ditu.