Joaquim M. Machado de Assis
XIX. mendeko portugesezko autore handienetakotzat jotzen da, eta literatur kritikari eta kronikari gisa egin zuen lana ere aipagarria da. Brasilgo Akademiaren sortzailea, familia apal batean jaio zen eta osasun ahula izan zuen. Ia autodidakta izanagatik, ingelesa, frantsesa, gaztelania edo alemana ikasteko gai izan zen. Erromantizismotik gertu zegoen estilo batekin ekin zion bere obrari, baina askoz idazkera errealistagoa hobetsi zuen gero.