Leonardo Sciascia
Italiako gerraondoko literatura-belaunaldi aparte hartako kide ezagunenetakoa da. Generoak hibridatzeko joera zeukan, eta narrazioan saiakera txertatzekoa (eta alderantziz). Idazle bezain irakurle sutsua, bere ibilbidean oso nabarmena da garai historikoen eta egileen arteko elkarrizketa sortzeko gogoa, gizartearen ikuspegi kritiko batetik. Ederki zekien diskurtsoa testuinguru sinesgarri batean lurreratzen, bere estilo bizi, zehatz eta umoretsuarekin. Alberto Moraviak esan zuenez, ironia siziliar tipikoa da harena: itxuraz onbera, barruan hilgarria. Beste idazlan batzuk: Le parrocchie di Regalpetra, Morte dell’inquisitore, La scomparsa di Majorana, L’affaire Moro...