Louis-Ferdinand Céline
Langile familia bateko seme bakarra, eskola pribatu batera joan ahal izan zuen bere amonaren oinordetza xumeari esker. Bere gurasoek Alemaniara eta Ingalaterrara bidali zuten hizkuntzak ikastera. Domina Militarra jaso zuen 1914an Lehen Mundu Gerran parte hartzeagatik; zauri larriak jasan zituen bertan. Medikuntzan doktoratu zen Parisko Unibertsitatean, baina bere eleberriengatik arrakasta lortu eta ofizioa laga zuen. Bere antisemitismoa zela eta, nazismoaren kolaborazionismoagatik salatua izan zen, eta Frantziatik erbesteratu behar izan zuen 1944an, gobernuak sei urte beranduago itzultzen utzi zion arren. Bere estilo biziak ondorengo idazleengan eragin izugarria izan zuen, eta kritikak XX. mendeko frantziar idazlerik garrantzitsuenetakotzat jotzen jarraitzen du.