Marguerite Duras
Haurtzaroa eta nerabezaroa Indotxinan igaro zituen, eta bere bizitzako garai horrek aztarna sakona izan zuen bere lanetan. Matematika irakaslea zuen aita; ama maistra zen. Ama alargundu zenean, Frantzian urtebete egin ondoren, Indotxinara itzuli ziren, eta hantxe pasatu zituzten hamar urte, mahastizaintzatik bizi nahian. Ondoren, Frantziako Alderdi Komunistako partaide izan zen, baina 1955ean alderditik kanporatu zuten. Kolonialismoaren alderdirik ankerrena islatzen zuen bere lehenbiziko nobelak hautsak harrotu zituen. Indotxinan igaro urteak bere obrako zutabe nagusietakoa dira. Alkoholarekin izandako arazoak ez zituen sekula ezkutatu nahi izan.