Maryse Condé
Maryse Condé, Guadalupen (itsasoz haraindiko Frantzia) 1937an jaioa, idazlea, kritikaria, literatura frankofonoan aditua eta ekintzaile feminista da. Sorbonan literatura konparatuan doktoradutza egin ostean, Ginean, Ghanan eta Senegalen irakatsi zuen. AEBetan eta Frantzian jarraitu zuen bere ibilbide akademikoa. Esklabutza, kolonialismoa eta herri afrikarren eta haien diasporaren arteko harremana, diaspora karibearra bereziki, landu ditu bere eleberrietan. 2018. urtean literaturako Nobel sari alternatiboa jaso zuen. Bihotza negar eta irri osatzen duten 17 kontakizun laburretan Pointe-à-Pitren bizitako haurtzaro gardenean murgilduko gaitu.