Mayi Ariztia
Bederatzi seme-alaba izanda ere, irakurtzeko eta idazteko grina izan zuen. Besteak beste, Aita Donostia eta Joxemiel Barandiaranek animatu zuten haurrei kontatzen zizkien istorioak bildu zitzan. 1933an hitzaldi bat eman zuen Donostian uda-ikastaroetan Uskal-etche Zaharrak gaiaz eta ondorengo urteetan hainbat ipuin idatzi. Gure Herria eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen gehienak.