No products in the cart.

Author

Avatar photo

Ngugi wa Thiong'o

Idazle afrikar entzutetsuenetako bat da. 1938an Kenya kolonialean jaioa, txiki-txikitatik nabarmendu zen hitzaren erabileran. Mutiiri, kikuyuz idatzitako lehen egunkariaren sortzailea, Kaliforniako Unibertsitateko (Irvine) Ingeles Filologia eta Literatura Konparatuko irakaslea da egun. 1964an, Weep not, child (Negarrik ez, haurra) eleberria idatzi zuenetik, asko dira egileak argitaratu dituen eleberriak, bai eta antzerki-obra, saiakera eta haurrentzako ipuinak ere. James Ngugi gisa sinatu zituen lehen lanak, harik eta, 1969an, jatorrizko izen afrikarra berreskuratu zuen arte.

Biba literatura!