Nicholas Blake
Cecil Day-Lewis idazlearen pseudonimoa zen, polizia eleberriak idazten zituenerako. Ezkerreko prosa erradikala idazten hasi zen, Oxforden bildutako idazle marxisten taldearekin bat eginik. Bigarren Mundu Gerraren ondoren marxismotik urrundu, eta bizitza pribatuko gaiak lantzeari ekin zion. Daniel Day-Lewis aktorea bere semea da.