Patrick Modiano
Literaturan murgiltzea erabaki zuen batxilergoa amaitu ondoren. Gallimard argitaletxeak 1968an argitaratu zuen bere lehen eleberria, Raymond Queneau idazlearen laguntzaz. Familiaren lagunaz gain bere irakasleetako bat izan zen. Bere idazkietan behin eta berriz agertzen den gai bat norberaren nortasunaren bilaketa eta desolazioa dira. Bere lan batzuk Bigarren Mundu Gerrako Parisen girotuta daude, Alemaniak Frantzia okupatu zuen garaian. Frantziako Akademiaren Eleberrien Sari Nagusia eta Goncourt Sariaz gain, 2014an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.